Athletic Club


Athletic Club Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da. 1898 urtean sortu zenetik beti jokatu izan du Espainiako futbol ligako lehen mailan. Bost aldiz bereganatu izan ditu liga horretan titulu bikotea denboraldi berean: liga eta kopa.

Gaur egun taldea San Mames futbol zelaian jokatzen ditu partiduak, 2013an berrireki egin zena, birmoldaketa baten ondoren. Taldeak entrenamenduak Lezamako kirol instalazioetan burutzen ditu, gaur egun Eduardo Berizzo argentinarraren angindupean.

Futbola Bilbora iritsi zen bi talderen eskutik, Erresuma Batuarekin lotura zutenak. Hasieran Bilboko Ingelesen Landan jokatzen zituzten partiduak Erresuma Batuko eskoletatik bueltatutako ikasleak eta langile ingelesak. 

Gaur egun taldeak uniforme txuri-gorria erabiltzen du, baina uniformeak historian zehar hainbat aldaketa jasan ditu 1902-03 denboraldian lehen aldiz uniformea erabili zutenetik: 



Bigarren uniformea ere erabiltzen du taldeak, aurtengo bigarren ekipazioa urdin kolorekoa da:



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: