Taldearen lehenengo pausuak 1915. urtean ematen hasi ziren. Baina federazioa ez zen ailegatu 1917. urterarte. Hasieran, partiduak lagunen eta auzoen artekoak ziren.

Klubaren lehenengo zelaia El Barracón zonaldearen amaieran kokatuta zegoen, Sestao aurreko Galindoan.

1918-1919 denboraldian Eskualdeko Txapelketan ("C" kategorian) parte hartu eta ligaren garaile suertatu zen talde bizkaitarra, partida bat ere galdu gabe. 1919an Lasesarreko zonaldera mugitu zen taldea, bertan zelaia finkatzeko.



1. mailara igotzeko zailtasunak

1977-1978ko denboraldian, Barakaldo bigarren mailako laugarren postuan geratu zen. Haren gainetik, Zaragoza, Huelva eta Celta sailkatu ziren. 1. mailako ametsa hurbil geratu zen, baina postu bategatik ezin izan zen bete.

Gaur egun, Barakaldo C.F. bigarren b mailan jokatzen du, eta kategoriako talde ospetsuenetarikoa da. Lasesarren zelai berria eraikitzeko, 2000. urtean antzinakoa behera bota eta 2003an zelai berria inauguratu zen Barakaldo eta Athletic Clubaren arteko lagunarteko partida batean. Aipatzekoa da, obrak zeuden momentuan San Vicenteko zelaian jokatu zituela partidak Barakaldo C.F. hiru urtez.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: