Bi lagun gas pilaketa baten ondorioz pozoitu dira Lapuebla de Labarkako upategi batean. Segurtasun Sailak adierazi duenez, mahatsen hartziduraren prozesuak eragin du ezbehar hau.

Argazkia: Rioja2 webguneari esker
Goizeko zazpiak inguruan izan dute gertaera honen berri. Karbono dioxidoa arnastu zuten bi kaltetuak, biak gizonezkoak, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte. Hala ere, Errioxako Gobernuak adierazi du "hoberantz" doazela.

Kaltetuetako bat Zainketa Intentsiboetako unitatean dago eta bigarrena, aldiz, Larrialdi zerbitzuetako Behaketa sailean.
Arabako Suhiltzaileek Twitter kontuaren bitartez adierazi dute barnealdean zeuden biktima bakarrak izan zirela. Horrez gainera, azaldu dute gas hauek oxigenoaren lekua hartu eta arnastea ezinezko egiten dutelako ematen dela egoera hau.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: