Argazkia: Udane Arbeo, CC by



Tofu entsalada egiten ikasiko dugu. Osasuntsua eta egiteko azkarra. 30 minututan egin ahalko dugu ondorengo osagaiak eskuratuz. Nire kasuan dena ekologikoa.

OSAGAIAK:
          - Tofu nahi bezain beste
          - 2 patata txiki
          - Ahuakate bat
          - Azenario txiki bat
          - 4 tomate cherry
          - Errukula nahi bezain beste
          - Gatz apur bat
          - Oliba olioa
          - Fruitu lehorren nahasketa xehetuta (sesamo, txia, almendrak, intxaurrak)

PROZESUA:
  1.  Lehenik eta behin, tomateak,ahuakatea, azenarioa eta errukula zati txikietan moztu.
  2.  Kazola urez bete eta patatak bertan egosi, 20 minutuz.
  3.  Behin egosita daudela, azala kendu eta zati txikiak egin.
  4.  Tofua hartu eta zati txikiak egin. Ondoren plantxan egingo dugu.
  5.  Behin dena ondo zatituta dugunean, dena nahastu. 
  6.  Azkenik, fruitu lehorren nahasketa gehituko dugu, gatz apur bat eta oliba olioa.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: