XI. Nazioarteko Topaketa eta Feministon Herria ospatu dute gaur Bilboko Areatzean. Alternatiba feministen azoka bat antolatu dute proiektu feministen berri emateko. Horrez gain, manifestazio bat antolatu dute 17:30etan Arriagan hasten dena. Horren ostean, 19:30tik aurrera Kontzertuak hasiko dira, bertan, MICE, SUSTRAIANS, NI YUTA NI TUYA eta GORA ETORRI taldeek joko dute. MICEk sortu du 2018ko Feministon Herrirako Kanta:

Horrez gain, hona hemen abestiaren letra:

Gogor, nahiz heltzen diozuen gogor 
herdoilak aspaldi irentsi zuen aingura zaharrari 
guk, indarrak batuz, azalera ekarriko dugu marea biziak eta gatz uholdeak sortuz 

Babestuko ditugu logika guztiak kolokan jartzen dituzten begiradak, larruak, ahotsak 
inungo geltokietako komunetako istorio iheskor heze herabeak 
zaurgarria kopetan idatzia duten gorputzak 
lurraren eta lurraldeen zaintzaile kartsuak. 
Ihes egin nahi ez luketen destinurik gabeko iheslariak 
ertzetan, ertzetatik mundua osotzen dutenak 
mundua osotzen dugunak. 

Ibilian-ibilian 
indartuko da aldarria 
sabeletik eztarrira 
eztarritik mundura 
zabalduko ulua 

Ibilian-ibilian 
indartuko da aldarria 
sabeletik eztarrira 
eztarritik mundura 
zabalduko ulua 

Ibilian-ibilian 
indartuko da aldarria 
sabeletik eztarrira 
eztarritik mundura 
zabalduko ulua 

Ibilian-ibilian 
indartuko da aldarria 
sabeletik eztarrira, 
eztarritik mundura 
hortzimuga berria 
arnas bizia 

Ibilian-ibilian 
indartuko da aldarria 
zabalduko ulua 
hortzimuga berria 


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: