Urriak 9 - 16 astean zehar Nafarroa osan eguraldi hodeitsua eukiko dugu. Tenperaturari dagokionez, epel mantenduko da, zenbait gora-behera asteburuan zehar izanda. Batak besteko tenperatura ez da 22º-tik gorako izango. 

Mendebaldeko Nafarroan, eguzkia nabarmenduko da, giro epelarekin. Kostaldea, lainotuagoa egongo da, batez ere, Bizkaia eta Kantabriako itsas-zonaldeetan. Gainera, Bizkaiatik gertu bizi direnei, aterkia soinean eramatea gomendatzen diegu, larunbatean hainbat orduko prezipitazio puntualak aurreikusten baitira. 

Hego Nafarroan, hegoaldeko haizeak gogor joko du, baina lainotuta egon arren, leku gehienetan ateri eutsiko dio. Adibidez, Logroñon, 22º-ko bataz besteko tenperatura izango dugu astean zehar, larunbatean 26º-ko gehingoa eskuratuz eta handik aurrera jaitsiz, astelehenean 16º-ko gutxiengoa lortuz. 

Ekialdeko Nafarroan, eguraldi hodeitsua nabarmenduko da, Zaragoza aldea salbuespen hartuta. Bertan, eguraldi eguzkitsu eta epela egingo du, 23º-ko bataz bestekoa izanda aste osoan zehar. Gainera larunbatean, 27º -ko maximoa egingo du, eguraldi aproposa Pilareko jaiak disfrutatzeko. 

Ipar Nafarroan aldiz, asteburuan zehar zaparrada trumoitsuren bat edo beste botako duenik ezin dugu baztertu. Batez ere Tarn eta Garonne lurraldean. Halaber tenperatua ez da oso baxua izango, 21º-ko bataz bestekoa izango baitugu. 


Argazkia: nabarlur.blogspot.com  Edizioa: Imanol Arevalillo




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: