Elorrabi sagardotegia Hernaniren kanpoaldean dago kokatuta, Lastaola industrialgunearen ondoan. Sagardotegia dagoen baserria duela 500 urte eraiki zuten, eta gaur egun estilo klasiko eta modernoa konbinatzen duen dekorazioa du barnean. Hontaz gain, barrika zahar eta modernoak daude, lehen aipaturiko konbinazio hori aupatuz.

Elorrabin 110.000 litroko produkzioa izan ohi dute urtean, eta hainbat esparrutan banatzen dute: taberna, jatetxe, supermerkatu, elkarte eta sagardotegian bertan.

Menu ezberdin eta oparoak dituzte gainera sagardo dastaketa laguntzeko, bakailao frijitutik intxaurretara.

Sagardotegian bertan sagardo botilak jaso daitezke urte osoan zehar etxeko kontsumorako, eta normalean 1,20 euroko prezioa izan ohi du botilak.

Argazkia: Elorrabi Sagardotegiaren eskutik.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: