Eloy de la Iglesia Iturria: refoworld.blogspot.com


Donostiako Tabakaleran "ELOY DE LA IGLESIA Oscuro objeto de deseo" erakusketa bukatzear da. Azaroaren 4ean emango zaio amaiera zinemagile zarauztarraren omenez eginiko erakusketari eta aukera ezinhobea da zinema "Quinqui"aren aita gogora ekartzeko. 


Miresgarria da Eloy de la Iglesiaren lana. Transizio garaian espainiar estatuan hiri handietako auzo marginaletan gertatzen zen errealitatearen islada paregabea zen zuzendari nafarraren zinema. El Pico 1 eta 2, El Diputado, Colegas, Navajeros, La Estanquera de Vallecas... asko dira Eloy de la Iglesiaren filmografia osatzen duten filmeak. 

Erakusketan bere lan guztien inguruko fotograma eta argazkiak ikus daitezke, baita beste artista batzuk bere lanean inspiratuta sortutako artelanak ere. Gainera, De la Iglesiaren betaurreko famatuak eta argitaratu gabeko gidoiak ere aurki daitezke Tabakaleran. Zinema "Quinqui"aren edozein zalerentzat kultuzko lekua bilakatu da Donostiako Tabakalera bost hilabetez. 




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: