Realak ligako lehen porrota jasan du, euskal derbian Athleticken aurka

Argazkia: Ignacio Perez

Neska zurigorriek ligako lehen garaipena lortu zuten igande arratsaldean, Lezaman, euskal derbian. Liga hasiera zaila baten ostean, Joseba Agirreren taldeak Realaren 0-1ko markagailua irauli behar izan zuten Manu Lareoren gol politak donostiarrei abantaila eman eta gero.
Gonzalo Arkonadaren neskek partida zorrotz bat egin zuten, baina Iberdrola ligako euskal derbietan azken urteotan ohikoa den bezala, Athleticken aurka galdu egin zuten berriro ere, nahiz eta liga hasiera askoz hobea egiten ari diren.

Horrela, bilbotarrak 5 puntuko markara iristen dira eta beherapen postuak atzean uzten dituzte oraingoz. Hamaikagarrenak dira orain, Kopa postuetatik puntu bakar batera. Hala ere, Kopan lehiatu nahi badute, aurrelarien gol eskasiaren arazoa konpondu beharko du Athletickek, 5 gol soilik sartu baititu. Eta horretarako, aurreneko pausua Betisen aurkako partidan izan beharko luke.

Bestetik, Reala, hirugarren postuan mantentzen da 10 punturekin, Txapeldunen Ligako postuetatik bi puntura, eta bederatzigarren postuan dagoen Sevilla baino 4 puntu gehiagorekin.
Reala Levanterekin berdinduta dago sailkapenean, eta Valentziarrak, hain zuzen, izango dira Zubietari bisita egingo diotenak hurrengo asteburuan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: