Soinua inperfektua badu ere, zorrotzak dira haren hitzak eta melodiak.
Elkarri hozkaka ari dira, maiz.
Bizitzaz dihardu, sorkuntzaz, amodioaz.
Munduak norbere baitan egosten duenaz eta alderantziz.
Argazkia: Eneritz Furyaken diskaren azala, eneritzfuryak.com-i esker
Goiko hitzek laburtzen dute Eneritz Furyaken musika. Edo burua. Edo arima. Edo... 25 urteko abeslari irundarrak bere bidea egiteko erabakia hartu zuen 2016anKasernarat taldearen ahotsa sei urtez izan eta gero. Eta zalantzarik gabe "bere" izan da. Izan ere, etxean grabatuta daude lehendabiziko diskaren kantak eta berak autoekoitzi egin ditu. Diska 2017ko martxoan kaleratu zen eta abesti bakoitzaren xarmak ezinbestean erakartzen zaitu.

Hemen behean, "Atrezzo"-ren bideoklipa ikus dezakezue.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: