Erreala, Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Espainiako Ligaren bederatzi talde txapeldunen artean dagoena. Nahiz eta taldearen futbol zelaia Anoeta izan, 1980tik aurrera taldearen entrenamenduak Zubietako kirol instalazioetan burutu izan dira, horregatik, klubaren ardatza bihurtu dela esan genezake. Zubietak etengabeko bilakaera jasan du, izan ere, futbol zelai bakarra izatetik, gaur egun sei zelai izatera pasa da; aurki, zazpigarren bat izango duelarik. 

Hala ere, 1993.urtetik errealzaleen etxea Anoeta izan da, etxeko partidak jokatzen dituzten estadioa. Dagoeneko, "Aitor Zabaleta" izena hartu duen harmaila berria  estreinatu dute. Hau, berezia dela esan dezakegu, etengabe animatzen eta partidak girotzen dituzten errealzaleei zuzendutakoa baita. Hala ere, etengabeko eraldaketa prozesuan dago eta proiektu indartsua jarri dute martxan:

 

Futbol zelaien bilakaera alde batera utziz, goaz ekipamenduaren bilakaera aztertzera. Lehen ekipamenduari dagokionez, beti oinarri bera erabili izan dute, marra txuri eta urdinak baina konposizio desberdinarekin. 


Bigarrenak aldiz, aldaketa handiagoak jasan ditu,  kolore desberdinak erabiliz. Aurtengo bigarren ekipazioa, gris kolorekoa izango da.










Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: