Nafarroako “Munduko Medikuak” taldeak “Kartak bankuetan” proiekturako errefuxiatuek idatzitako testuak desagertu direla salatu du. Sri Lanka, Irak, Ghana zein Venezuelatik etorritako pertsonek idatzitako mezuak Sarasate pasealekuan zueden ikusgai; beraien bizipenak edozein pertsonak irakurtzeko helburuarekin.



Proiektua urriaren 15ean jarri zen martxan eta egun bat beranduago, gutun baten barruan eta bankuetara lotutako karta batzuk desagertu zirela ohartu ziren, egun gutxi batzuk pasa ostean ez zen bat ere ez gelditzen.

Taldeak, kartak berriz ere bankuetara lotzea adostu zuten eta hala egin zuten pasa den ostegunean. Hurrengo egunean, karta horietako bat hasieran ezarritako gutunengatik aldatu zela ohartu ziren, beraz pertsona berak burututako ekintza zela ikusi zuten. Astean zehar kartak desagertzen joan dira eta atzo hamaika mezuetatik bakarra mantentzen zen.

Proiektua martxan jarritako taldeak ez du amore emango eta hauen erantzuna kartak jartzen jarraitzea izango da.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: