Urriaren hasieran hasi ziren AEBen aldetik Errusiaren aurkako erasoak, INF-a (Irismen-mailaErtain eta Baxuko Arma Nuklearren Ituna) bortxatu zuela leporatzen. Estatu Batuarren esanetan, Errusiak Itun horrek debekatzen duen misil mota bat du jabetzan, baina Errusiarrek diotenez, akusazio hauek ez dute babesten duten inongo frogarik. Akusazio hau dela eta, AEBek INF-tik ateratzearekin mehatxatu zuen Errusia eta mundu osoa.

Mehatxu hauek Alemania eta Frantzia bezalako estatuak posizionatzea eragin dute, eta Trumpi gogorarazi diote Itun honetatik irteteak ondorio larriak izan ditzazkeela nazioarteko segurtasunari
dagokionez.

Alemania, Frantzia, Austria eta beste hainbat estaturen deklarazioez gain, Txinak ere adierazi du AEBak INF-tik ateraz gero, eragin multilateral kaltegarria izango duela munduaren orekan. Txinaren deklarazio hauekin, Trumpek gogorki erantzun du, Txinak Itun honen barruan egon behar zuela adieraziz. Lehen aipaturiko mehatxuez gain, Txinak eta Errusiak iritzia aldatu arte, AEBek armategi nuklearra handitzen jarraituko dutela adierazi du Trumpek.

Trump eta Xi Jinping AEBetako eta Txinako presidenteak biltzar batean. Argazkia: El Clarin de Chileri esker.

Txina eta AEBen arteko tentsio-maila oso altua zen unean gainera, Estatu Batuen bi gerraontzik Taiwan eta Txinaren arteko itsasoa igaro zuten.

Tentsio-maila hain izan da altua, INF Ituna bera sinatu zuen Gorbatxov SESBeko agintari nagusia ere bere iritzia eman zuela. Mandatari ohiaren esanetan, armagabetze nuklearra burutzeko saiakera guztiak "ahulduko" ditu Donald Trumpen erabakiak, "inteligentzia gabeko" erabakiak.

Gorbatxov, Sobietar Batasuneko presidente ohia. Argazkia: RT-ri esker.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: