Dunaújvárosi Kohász hungariarra izango du aurkaritzat Bera Berak Europan

EHF Kopa garrantzitsurako hirugarren faserako zozketan "zortea" izan du SUPER AMARA Bera Bera talde donostiarrak. Izan ere, hungariar taldea den Dunaújvárosi Kohász izango da haien arerioa europear txapelketa honetako azken aurrefasean. 

Hungariarrak Spono Eagles suitzarrak garaitu zituzten arazo gabe aurreneko rondan, baina beraien herrialdeko ligan azkenaurrenak dira gaur egun. Ez da hain garrantzitsua datu hori. Izan ere, hungariar liga Europako indartsuenetakoa da, espainiarra baina askoz ere garrantzitsuagoa. Bera Beraren aurkaria hungariar jokalariz dago osatuta osotasunean.

Uxue Ezkurdiak jaurtiketa egiten du ligako partidan.

Tati Garmendia, Bera Berako koordinatzaileak, Dunaújvárosi Kohász azkarrak eta indartsuak direla esan du, zozketa izan eta gero. Donostiar taldeak azaroaren 10ean egingo dio bisita talde hungariarrari eta 7 egun geroago jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuan. Europear txapelketa bat jolasteko enegarren aukera izango da Bera Berarentzat, aurten Txapeldunen Ligako aurreneko partida galdu ondoren. Kanporaketa hau gaindituz gero, euskal taldea EHF Kopako multzo fasera iritsiko litzateke, "sekulako arrakasta" izanik, Tati Garmendiaren hitzetan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: