Facebookek ahotsaren bitartez aktibatzen den eta bideodeiak egiteko balio duen Portal izeneko gailuaren berri eman zuen orain dela aste batzuk. Gailuaren albistea jaso zenean bitxia iruditu zitzaigun konpainiak esan zuenean, ez zituela bildutako datuak erabiliko erabiltzaileek ikusten dituzten iragarpenetan eragina izateko. 

Facebookek azken boladan izandako pribatutasun arazoak direla eta, gailu honen berriak eztabaida sortu du. Ondorioz, konpainiak estutasuna konpontzeko asmoz aitorpenak egin ditu. Facebookek azken aste honetan onartu du, Portal gadgeta gai dela erabiltzaileen datuak pilatzeko eta iragarkietan erabiltzeko ere. Baina enpresak esan duenez, ez dago kezkatzeko arrazoirik. Izan ere, Facebookek oraindik ez duela horrelako zerbait egingo ziurtatu du. 

Recodek hasiera batean bildutako datuek ez zutela helburu bezala Facebooken iragarkiak jartzen esan zuen, baina aste bat geroago atzera egin zuen. Nahiz eta konpainiak esan, Portal gailuak ez zituela datuak bilduko, argi geratu da guztiz gai dela ikusleen datuak erabiltzeko helburu publizitarioekin.

Hau izan zen konpainiak esan zuena azken jakinarazpenean: 
Rafa Camargo, Facebookeko kideak; “ez daukagu erabiltzeko asmorik, baina nahi izatekotan aukera izango genuke”.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: