Lehenengo sortzailetik, Eleuterio Martinez Arzok, laugarren generazio bateraino heldu dira Faustino ardoko taldeak. Jarduera honek 150 urteko tradizioa izan du. Martinez Arzok, lehenengo ardoa "Gran Faustino Reserva 1955" jaurti zuen, arrakasta handiarekin gainera, 1963. urtean. 

Gaur egun, 55 urte geroago, kontserbatzen diren 2.555 "Gran Faustino 1955" ardo botila, argia ikusten dute. Botila hauek beren espezialitate nagusiaren isla dira, aspaldikoko Errioxako erreserba elaboratzea. 

Faustino ardoak, 'tempranillo' mahatsak erabiltzen ditu bere oinarrian, Errioxako erreserba klasikoen patroiak jarraituz. Mahatsak upeltegiaren alboan dauden mahastietatik hartzen dituzte eta ez dira asko marruskatzen fermentazioa ateratzeko (esan dezakegu, fermentazio semi-karbokikoa duela, Arabako Errioxako estiloan).

Urteak aurrera joan ahala, ardo beltza elaboratzeaz gain, beste hainbat ardo mota egin dituzte, hala nola, ardo zuria, ardo arrosa, organikoa, ardo ondua eta cava.


Argazkia: Faustino bodegak

Hona hemen Faustino bodegaren historia laburtua Youtubeko bideo baten bidez:
 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: