Emakumeon Mundu Martxaren XI.Nazioarteko Topaketa egingo da datorren astean Bizkaiko hiriburuan, hori dela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Feministon Herria eguneko ekitaldi nagusia urriaren 27an goizean egingo den Alternatiba Feministaren Azoka izango da. Bilbon izango da eta bizkaiko hiriburura gerturatzen direnak Euskal Herrian martxan dauden proiektu feministak ikusteko aukerak izango dituzte. Guztien helburua da Euskal Herri feminista bat lortzea.

Argazkia: Luis Jauregialtzo, Foku.

Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxako kideekin gosaria, herri bazkaria eta manifestazioa, herri bazkaria eta manifestazioa egongo dira urriaren 27an. Mobilizazioa Arriaga plazan hasiko da eta leloa, "Batu indarrak, urrutira goaz" izango da.

Urriaren 22tik 28ra Emakumeon Mundu Martxaren XI.topaketak egingo dira Bilbon, hori dela eta antolatu dute Feministon Herria eguna. Gainera, urriaren 22an harrera egingo diete mundu osotik topaketara etorriko diren ordezkariei, Areatzan topatuko dira 17:15ak aldera.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: