Puntu banaketa Ipuruan

Eibar eta Athletickek bana berdindu zuten igande arratsaldeko partidan Ipurua futbol zelaian. Charles eta Williams izan ziren golegileak hurrenez hurren. Bi golak lehen zatian izan ziren, Eibarrena konkretuki, polemika apur batekin, VAR-ak adierazi baitzuen Iñigo Martinezen penaltia hamaseigarren minutuan markagailua hutsean zegoenean. 

Partidua armagileen mendekoa izan zen guztiz. 18 jaurtiketa egin zituzten eta %65eko baloiaren jabetza edukita. Bilbotarrek ordea, ez zuten beraien arratsalde onena izan, eta horren adierazgarri izan zen puntua segurtatzeko 92. minutuan aldaketa bat egin zutela.

De Blasis eta De Markos baloiaren jabetzagatik borrokan Ipuruan

Bitxikeri moduan aipatzekoa da bi taldeek aldatu zutela atezaina partidu onetarako. Euskal Selekzioaren atezaina den Asier Riesgok denboraldiko lehen partida jokatu zuen Eibarrekin, eta Athleticken, Unai Simon geratu zen aulkian eta Iago Herrerin Muskiztarrak jokatu zuen.
Gainera, 37 urteko Aritz Aduriz izan zen behingoz hasierako hamaikakoan Athleticken, baina ez zuen aipatzeko ezer egin.

Horrela gauzak, Eibar hamabigarren tokian dago 11 punturekin, eta zurigorriak hamazazpigarren tokian daude beherapen postuetan dagoen Leganesekin berdinduta. 
Orain, Berizzoren mutilak Vallekasera doaz asteazkenean jokatzeko Rayoren aurka. Eibartarrak ordea, larunbatean bisita egingo diote Vigoko Celtari arratsaldeko sei terdietan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: