"Rapeadora de noche, poetisa de día y politóloga a ratos". Gata Cattanak musika eta hitzak errealitateari jartzen zizkion bitartean, modu honetan definitzen zuen bere burua. Shock anafilaktiko baten ondorioz, etorkizun oparo bati agur esan behar izan zion 25 urterekin.

Ahozko adierazpenaren munduan gaur egungo panoramaren protagonistetako bat izango zelako sentsazioa dago oraindik ere askoren buruan. Eta "askoren buruan" deritzon multzo horretan, pertssona ugari hedabideen oportunismoa dela medio, bere existentziaz jabetu zirela azpimarratu behar da zoritxarrez.

Argazkia: conciertoesngranda.es-i esker

Zoritxarrezko "shock"-arengatik ateratzear zegoen diskoaren argitalpena airean geratu zen, baina lagunen eta familiaren laguntzarekin finantziaziorako bide bat lortu zen azkenean: 2017ko urriaren 19an kaleratu zen Banzai. Diskoaren izenburu moduan erabilitako hitz honen jatorria Japonian dago. Banzai, samuraiek borrokara joan aurretik, eta galtzen badute beren buruez beste egin aurretik egiten duten oihua da. Gata Cattanarentzat diskoak hori suposatzen zuen nolabait: "Borrokara joan, dena askatu eta lasai geratzea".

Borrokarako bidean, testuinguru oso ezberdinak erabiltzen zituen kordobarrak bere konposizioetan: Antzinako Egiptoko kultura, materialismo dialektikoa, andaluzismo politiko-kulturala, existentzialismoa... Munduaren aniztasunean murgildu zen, emakumeek ere rap-ean leku bat izan dezaketela erakutsiz bere obrekin; eta ez rap-ean bakarrik, bere kasu partikularrean hori zenez gustuko zuena mugak apurtu nahi zituen esparru horretan, baina emakumearen presentzia, norberak nahi eta merezi duen leku horretan goraipatzen zuen baita. Konbinazio honekin, aldarrikapen sozial-feminista eta politikoz osatutako lan paregabea egin zuen.

Azpian, 2017ko otsailean "IV Fiesta de Radio 3 Extra"-n eman zuen kontzertuaren bideoa ikus dezakezue:



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: