Gernika Rugby Taldea, Bizkaiko, Gernika Lumo herriko errugbi taldea da. Heineken Ligan jokatzen du, hain zuzen ere, Espainiar errugbiaren lehen kategoria dena. Taldearen zelai ofiziala, Urbieta kiroldegia da. GRTaren kolore bereizgarriak berdea eta beltza dira eta taldearen ezizena basurdeak da. Basurdeen taldeak Liga Heineken mailaz at, beste maila batzuk ere baditu; Liga Vasca, Neskak, Sub 18, Sub 16 eta Sub 14.


Gernika Rugby Taldea, 1973ko maiatzaren 18an sortu zen errugbiaren sale ziren gizon talde batzuen eskutik. Horrela, Bizkaian sortu zen lehen taldea izanik Bilbotik at. Gaur egun, taldearen presidentea Iñaki Uribe eta entrenatzailea Nicolás Martínez.


1997an, taldea mailaz igo zen, eta beranduago 1981ean Lehen Dibisioara heltzera lortu zuen, gaur egun, Ohorezko B Dibisio bezala ezagutzen dena. 80.hamarkadan taldeak izugarrizko hazkundea jasan zuen 1984an Lehen Dibisioren Liga Txapelduna bilakatuz. Azkenik, maila gorena lortu zuen 1991 urtean Ohorezko Dibisioa lortuz. 
Argazkia: Gernika Rugby Taldearen webgunea



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: