Liburuaren portada. Argazkia: evagarciasaenz.com

Hiri zuriaren trilogia Eva Saenz de Urturik idatzi zuen 2016an. Idazlea liburu hauek idazteko polizia eskola batean sartu zen, kriminologia eta psikologia kriminalaren inguruan jakiteko. Nobela beltza honek salmenta asko lortu ditu eta lehenengo postuetan dago.

Gasteiz, 2016. Tasio Ortiz de Zarate Arabako arkeologo famatua kartzelatik aterako da,  80ko hamarkadan krimen erritual batzuk egiteagatik kondenatua izan zen. Krimenek Araba eta estatu osoa larritu zuten. Tasio kartzelatik ateratzear dago, baina berriz ere pizten dira krimen erritualak. Unai Lopez de Ayala inspektoreak gazte zela bizi zituen hilketa hauek, orain polizia da, kriminologian aditua. Ayalak obsesio handia du kasu honekin eta atsedenik gabe lan egingo du krimenak amaitu arte. Bitartean, komisariorde berri bat iritsiko da: Alba. Azken honekin harreman bitxi bat izango dute lanetik kanpo.

Liburu hauetan gai ugari lantzen dira: Arabako mitologia eta kondairak, arkeologia, familia arteko sekretuak, kriminologia, maitasuna, etab. Beraz, euskal kulturarekin zer ikusia dauka. 

Liburu hauek hasieratik gustatu zitzaizkidan. Oso ondo azaltzen du Eva Saenz de Urturik Arabako mitologia eta zuzenean lotzen du nobelako gertaerekin. Nobela beltza protagonistak jasotzen duen tiro batekin hasten da. Zuzen zuzenean ekintza hasten da. Beraz, irakurlea berehala jakin nahi du nor izan den tiroaren eta krimenen egilea. Liburuan Gasteizeko leku errealak aipatzen dira eta horregatik gertuago sentitzen ditugu gertaerak. Gainera, tokiek garrantzi handia dute narrazioan eta krimenetan, ez dira edonolako lekuak. Izan ere, hiltzaileak gorpuak Arabako mitologian garrantzia duen leku batean uzten ditu, krimen erritual bat eginez. Saez de Urturik ondo ezagutzen ditu mito hauek eta bultzada handia ematen die liburuan, Nafarroatik at hauek ezagutzeko. 

Unai Lopez de Ayala pertsonaiaren papera oso ona da. Protagonista txikitan zuzenean jarraitu zituen Tasio Ortiz de Zaratek egindako krimen erritualak, obsesio handiaz. Horregatik gertaerak berpizten direnean Ayalak atsedenik gabe lan egingo du. Inspektorearen lagunek kraken deitzen diote protagonistari eta sare sozialetan hiltzaileak ezizen horri zuzentzen dizkio mezuak. Horrek Unai kezkatuko du eta herritarrak inspektoreari presio handia sartuko diote. Gainera, hiltzaileak patroi bat jarraitzen dute biktimengan: Arabako abizenak izan behar dituzte eta urte zehatz bat. Lopez de Ayalaren ingurukoek ezaugarri hauek betetzen dituzte eta horregatik handituko da bere obsesioa. 

Liburua flash back baten moduan egituratua dago. Nobela Ayalak jasotako tiroarekin hasten da eta gero krimen eta gertaerekin jarraitzen du. Kronologikoki inspektorearen tiroa liburuaren azken gertaera da, baina idazleak ondo erabiltzen du teknika hau irakurleak mantentzeko. 

Azkeneko orriak dira gehien gustatu zitzaizkidanak. Narrazioa erabat aldatzen dute eta aurretik irakurleak sortutako hipotesiak hankaz gora uzten dituzte. Irakurleek hasieratik hasten dira hipotesiak egiten eta pertsonai batzuk salatzen. Amaiera oso ona da, eta espero ez dena. Amaierak harrituko zaitu eta bigarren liburuaren bila joango zara. Hiri zuriak harrapatuko zaitu! #kraken

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: