50 urteko emakume bat Zaragozako Miguel Serveten ospitaleratu dute erredura larriekin. Sutea bere etxean, Iruñako Kale Nagusian, izan zen asteazkeneko ordu txikitan. Polizia Nazionalak sutearen autorea bere bikotekidea dela susmatzen du; 47 urte dituena eta Nafarroako Ospitalean dagoena, erredurekin baita. 

Autorea: Patxi Cascanta (Diario de Noticias de Navarra)

Genero-indarkeria kasu berri baten aurrean daudelaren susmoekin Emakumearen aurkako indarkeriaz arduratzen den auzitegira bidali dute kasua. Dirudienez sutearen egileak aurrekari penalak dauzka genero-indarkeriarekin erlazionaturik baita urruntze-agindu bat, iaz iraungi zena. 

Sutea Iruñako Kale Nagusiko 55.atarian gertatu zen, lehenengo solairuan, baina eraikineko bizilagun guztiak, baita 57.atarikoak ere, aterarazi zituzten. Bizilagunetatik 3, 32 eta 60 urte bitartekoak, eta Udaltzaingo bat ospitaleratuak izan dira ke-intoxikazioagaitik.

Kalte materialak handiak izan dira sutea sortu zen gelan baina eraikinak ez du inolako egiturazko kalterik jasan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: