Kolektibo ebanjelikoa eta merkatu finantziarioa izan dira ultraeskuindarraren aliatu nagusiak. Paulo Guedes ekonomilaria eta Hamilton Mourao militar ohia dira Bolsonaroren bi kide garrantzitsuak

Argazkia: eldiario.es-i esker.

Brasilgo lehendakaritza hauteskundeetako lehen itzulia irabazi du Jair Bolsonarok, pasa den igandean ospatu ziren hauteskundeetan. Bozken %46'2a lortu du Alderdi Sozial Liberalaren (PSL) hautagaiak, 49 milioi bozka lortuz. Langileen Alderdiko (PT) hautagaia den Fernando Haddadek brasildarrengandik 31'3 milioi bozka eskuratu ditu, bozken %28'9a hain zuzen ere. Bigarren itzulia urriaren 28an izango da, Bolsonaro eta Haddaden artean.

Jair Bolsonarok bere hauteskunde kanpainian defendatu du gizartea armaztatu eta hezkuntza militarizatu behar dela. Ordena eta progresua berreskuratuko dituela ere baieztatu du. Hautagai ultraeskuindarra polemikoa izan da bere hitzaldi arrazista, xenofobo eta matxistengtik. Emakumezkoen, beltzen eta LGTB kolektiboaren aurka ere egin du.

Bere aurkari zuzenak, Fernando Haddadek, bere hautagaitza defendatu du estatua batzeko eta demokrazia babesteko kandidaturik onena dela esanez. Armen aurka egin du lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster: "Bigarren itzulira armagabeturik iritsiko gara, gure arma bakarra argudioa izango delako". Giza eskubideen alde egingo duen hautagaitza bakarra berarena dela azpimarratu du.

Hauteskundeetako lehen itzuliko garaileak Brasilek hogeigarren mendeko amaieran jasandako diktaduraren alde egin du bere hauteskunde kanpainian, demokraziaren aurka eginez: "Bozkaren bitartez ez da ezer aldatuko estatu honetan. Gauzak bakarrik aldatuko dira, zoritxarrez, gerra zibil baten bitartez eta erregimenak egin ez zuen lan bat eginez: 30.000 pertsona hiltzen".

Neurri ultraeskuindarrak
Hamilton Mouraok, Jair Bolsonaroren aliatu garrantzitsuetako batek, langileen ordainketa estra zalantzan jarri du eta kanpotarren aurka egin du. Bere beste aliatu garrantzitsuak, Paulo Guedesek, politika ekonomiko ultraliberalaren aldeko apostua egin du, pribatizazio masiboen alde eginez. Hauteskunde kanpainiaren eslogana "Brasil guztiaren gainetik, Jainkoa guztiaren gainetik" izan da.

Lehen itzuliko emaitzak jakitean, Bolsonarok adierazi du garaile atera izan ez balitz ez lituzkeela emaitzak onartuko eta hauteskunde-sistema zalantzan jarri du: "Hauteskunde Auzitegi Gorenari konponbideak exijitu behar dizkiogu".
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: