Langileek itxialdia beteko dute ontziolan hurrengo asteko euren kontratuaren itxipen prozesuari erantzuteko


Resultado de imagen de la naval
Eskerrik asko argazkia uzteagatik, Luis Jauregialtzo


La Navaleko langile guztiak kaleratuko dituztela adierazi du gaur enpresak. 180 langileren kontratuak hautsi egingo dira enpresak 160 milioi eurotako zorrari aurre egin ezin diolako. 

Langileak gaueko hamarretan sartuko dira Sestaoko ontziolan (Bizkaia) eta bertan geratuko dira biharko seiak arte, egoera  salatzeko asmoz. La Navalek duela hiru aste iragarri zuen diru falta handia zegoela eta langileak ordaintzen jarraitzeko zailtasuna handia zela. Guztira, 2.000 enplegu galduko lirateke enpresaren itxierarekin, bertako kate industriala dela eta.

Orain, bost hilabeteko epea irekiko da inbertitzaile batek La Navaleko akzioak bereganatzeko. Epe horretan inbertitzaile bat agertzen bada bereak izango dira aktibo guztiak. Bestela, enpresaren amaiera sinatuko da epailearekin.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: