Musika ekitaldi famatuenetarikoa dugu aurten Bilbon, MTV EMA sariak. Ekitaldia, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en (BEC deiturikoa) izango da eta azaroaren 4an hasiko dira sarien banaketak. Azaroaren 4an hasten diren arren, aste horretan zehar Barakaldoko hainbat kontzertu egongo dira dohainik publikoaren esku, hala nola, La Pegatina, Belako, La Casa Azul, Aneguria… eta beste askok.


Munduko artista famatuenak biltzen dira ekitaldi berdinean eta jarraitzaileek aukera dute beraien
abeslari gogokoena nominatzeko. Aukera hau internet-en bidez egiten da, ekitaldiaren orrialde nagusian eta jardunaldia hasi aurretik hilabete bat lehenago hasten dira jarraitzaileen bozkaketak.

Argazkia: Hailee Steinfeld Bilboko MTV sarien aurkezlea

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: