Errementari Filmaren Kartela Iturria: FilmAffinity


Pasa den astean ikusi ahal izan zen estreinakoz Paul Urkijo Alijoren Errementari filma Netflixen. 2017ko Sitgesen ospatzen den zinema jaialian sorpresa eman eta gero urte berean Donostiako Fantasizako eta Beldurrezko Zinema astean ikusgai egon zen. Beranduago zine aretoetan gozatu ahal izan zen zuzendari Gasteiztarraren opera primaz. Azkenik Netflix-en jarri dute.

Nahiz eta Sitges eta Donostian argi gelditu zen filmak zeresana emango zuela, Netflix-en argitaratzearatu arte ez zuen horrenbesteko indarra eduki nazioarte mailan. Izan ere Netflix-en munduko edozein txokotan eskuragarri dago eta ingelesezko azpitutuluak direla eta jende askok ikus dezake filma. 

Handiak izandako arrakastari jarraitzen dio Errementarik. Biak dira euskarazko ekoizpenak eta benetan garrantzitsua da Nafarroako industria zinemagilea hartzen ari den indarra. Loreak-ekin hasi, Handiarekin eta Errementarirekin jarraituz etorkizun oparoa antzematen da. 

Benetan pozgarria da zinemazale nafarrentzat geure hizkuntzan maila hontako filmak ikusi ahal izatea eta jakin badakigu oraindik eta indar handiagoa hartuko duela zinemagintzak gurean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: