Urriaren 28an, igandean, Nafarroa osoko herritarrek ordua aldatu beharko dugu; goizeko hiruretan, ordubiak berriz izango baitira. Honek argi-oduak gehiago aprobetxatzea eragiten du, baita egun horretan lo egiteko ordu bat gehiago izatea!

Urtean bi ordu aldaketa egiten ditugu, bata negu-ordutegia dena, eta bestea uda-egutegia dena. Negu-ordutegia urriko azken asteburuan hasten da, ordua atzerartuz. Aldiz, uda-egutegia martxoaren azken asteburuan hasten da, ordu bat aurreratuz. Aldaketa hauen xedea gure egutegia argi naturalera egokitzea da, modu honetan, eguzkiak emandako egun-argia aprobetxatuz, aurrezpen ekonomiko bat lortuz. Europar batzordeak egindako ikerketetan, %0,5 eta %2,5 artean aurreztea lortzen da, baina honek eragina izaten du herritarren biorritmoan ondorengo lehenengo egunetan. 

Argazkia: elEconomista.es 

Hau hobeto ulertzeko, beharrezkoa da jakitea zer den Greenwich-en meridianoa eta zer funtzio dituen. Greenwich-en meridianoa, zero meridianoz edo lehenengo meridiano izenaz ezagutzen dena, munduko ordutegia zuzentzen du. Meridiano hau oinarri hartuta, 15º-ko multiploak eginda lortzen ditugu beste 26 banaketak. Greenwich-ek 0 ordua duka, eta honezkero beste, meridianoak ordu bat gehiago daukate proportzionalki, urrenez-urren ordu bat gehituz. Nafarroa Europa erdiguneko egutegia jarraitzen du. Baina nola izan daiteke hori Greenwich meridianoan kokatuta baldin badago?

Erantzuna Bigarren Mundu gerran aurkitzen dugu, non batailaren erdialdean Nafarroak eta Europako herrialdeek (Suiza eta Portugal izan ezik) ordua aurreratu zuten. Aldaketa hau puntuala izango zen, baina geroztik mantendu da, Batasuna adierazten baitu. Hau da, Nafarroan Protugalen dagoen ordutegi berdina eduki beharko genuke eta ez Italian edo  Alemanian dutena. Datu bezala, Nafarroa ez zen bakarra izan, Frantzia eta Herbereak ordutegi aldaketa ere gauzatu behar zuten, azkenean egin ez zutena. 


Honek, debatea sortu zuen herritarrengan, egun galdeketa bat egitera iritsi dena. Bertan ordutegi aldaketaren aldeko edo ez-aldeko zaren galdetzen da. Honekin herritarrok euren iritzia plazaratzea lortu nahi da, baina soilik informazioa jasotzeko, ez erreferendum baten antzera. Honekin galdera airean uzten dizuegu: zuen ustez erabilgarria al da ordutegi aldaketa?

Argazkia: huffingtonpost.es












Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: