Osasuna futbol taldea 1920ko azaroaren 17an sortu zuten, Sportiva eta New Club kluben bategitetik. Sportiva taldeak dirubilketa bat antolatu zuen baloiak eta arropak erosteko. Entitate honetan desadostasunak egon ziren eta horrela New Club izeneko taldea sortu zen. Bi entitateek bi komisio sortu zituzten Osasuna sortzeko. Horretarako bi entitateak osatzen zituzten kide guztiak bildu ziren. Benjamin Andoian Martinezek eman zion Osasuna izena.  Lehen partidua urriaren 24an jokatu zen talde militarrez osatutako selekzio baten aurka, banakako berdinketaz amaitu zen.

Osasunako kideak 1920an.
Hasieran zabalguneko zelaian eta hipodromoan jokatzen zituzten lagunarteko partidak. Ondoren, Osasunak interes handiagoa sortu zuenez, baldintzak betetzen zituen zelai bat behar izan zuen. 1922an Donibaneko zelaia inauguratu zuten Arenas eta Getxo taldeen aurkako partidekin. 1965an Bazkide Konpromisoaren batzarrean hainbat gauza adostu ziren: hasteko, zelai zaharra saltzea; eta zelai berria egitea. 1967an Sadar zelaia inauguratu zuten Zaragoza, Vitoria de Setubal taldeen arteko hiruren arteko txapelketarekin. Sadarrean jokatutako lehen liga partida 1967an izan zen Sportingen aurka, Momentu horretan, Iruñako taldea Bigarren Mailan zegoen eta banakako emaitzaz amaitu zen 16.000 ikusleen aurrean. Sadar zelaiak 18.761ko edukiera du. Gaur egun, Taxoareko kirol instalazioetan entrenatzen du, 1982an eraiki zutena.


Sadar zelaiaren inaugurazioa 1967an.


Osasunak 37 denboraldi jokatu ditu Lehen Mailan, lehen aldiz 1935ean. Hala ere, hurrengo urtean Bigarren Mailara jaitsi zen eta 1953 urterarte Bigarren eta Hirugarren Mailetan egon zen. Iruñako taldeak 34 denboraldi jokatu ditu Bigarren Mailan eta 12 Hirugarrenean. 1990/91an eta 2005/06an lortu zuen Lehen Mailako posturik onena: laugarrena izanik. 2004/05 denboraldian, Osasunak Errege Kopako finalera iritsi zen Betisen aurka. Andaluziako taldeak irabazi zuen 2-1ko emaitzarekin. Urte hauek onak izan ziren Osasunarentzat eta 2006/07an Champions Leaguean parte hartu zuen. Azkenik, UEFAko Kopan ere izan du presentzia Osasunak: 1985/86, 1991/92, 2005/06 eta 2006/07 urteetan.
Osasuna - Rangers, Europako Kopan 1985an.

2014/15 denboraldia ez zen ona izan Osasunarentzat. Sabadellen jokatu zuten azken partida eta azken momentuan lortu zuten hilzoriko salbazioa, Javier Flañoren golarekin. Hurrengo urtean Iruñako taldeak Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen, Gironan Playoff-aren finala irabazi eta gero. 2016/17an berriz ere, Bigarren Mailara jaitsi zen eta orduztik bertan mantentzen da.

2016an Osasunak Lehen Mailara igotzea lortzen du.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: