Argazkia: Udane Arbeo, CC by





Bideo honen bidez patata-tortilla nola egiten den ikasiko dugu. Benetan goxoa eta egiteko erraza. Hiru/lau pertsonentzat pentsatutako errezeta da hau; zuen kasuan kalkulatu osagaien kantitateak. Ordubetean egina izango duzue.

OSAGAIAK:

          - 14 patata
          - 6 arrautza
          - 2 tipula
          - Nahi adina piper          
          - Eskarola bat
          - Ahuakate bat
          - Gatza
          - Oliba olioa

PROZESUA:
   PATATA-TORTILLA
  1. Patatak eta tipula bat zuritu eta zati txikiak egin.
  2. Oliba olioa zartagin batean bota. Apur bat berotu denean, tipula bota.
  3. Piperrak erditik ireki eta moztu, barruko pepitak kendu eta zartaginean gehitu.
  4. Zatitu ditugun patatak zartaginera bota.
  5. Gatz apur bat gaineratu.
  6. Arrautza oskolak puskatu eta dena irabiatu.
  7. Zartagiñeko elikagaiak eginak daudenean, arrautza irabiatuekin nahastu.
  8. Zartagiñean olio pixkat bota eta bertara bota aurreko dena.
  9. Ez dadin itsasi, mugitu zartagiña.
  10. Behin behealdea egina dagoenean, kontu handiarekin buelta eman, alde hau egin arte.
   ENTSALADA BERDEA
  1. Eskarola garbitu eta zati txikietan moztu. 
  2. Gauza bera tipularekin, zuritu eta txikitu.
  3. Ahuakatea gehitu.
  4. Olioa eta gatz apur bat bota.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: