Altunak Olaizola garaitu du berriz arazo handirik gabe


Argazkia: Lobo Altuna

Lauterdiko pilota txapelketaren, final laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi dute astelehenean Altuna IIIak eta Olaizola IIak Beotibar pilotalekuan, Tolosan, amezketarraren garaipen sendoarekin, 22-12ko markagailua lortuta. ASPEko pilotaria modu ezinhobean itzuli da bere lesioa eta gero, ligaxkaren lehen puntua, sendo, bereganaturik.

Goizuetarra beti egon da atzetik markagailuan eta azken zatian geratu da aukerarik gabe, Altunak martxa bat gehiago sartu duenean. Amezketarrak ondo erabaki du noiz erabili gantxoa eta noiz jolastu frontisera, eta sekulako gantxoarekin amaitu du partida. Aimarren sotamanoak ez dira izan, beraz, nahiko partida luzatzeko.

Orain, Aimarrek lehen garaipena bilatuko du Victorren aurka urriaren 21ean. Azken honek ere era argian galdu zuen Ezkurdiaren aurka, bost puntu soilik egitea lortu baitzuen.
Altunak, berriz, Ezkurdia izango du aurkaritzat bigarren jardunaldian, eta norgehiagoka urriaren 20an izango da, baina ordua eta pilotalekua zehaztu gabe daude oraindik, beste partidan bezala.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: