Atzo, Iñigo Urkullurekin bildu zen Ajuria Enean

Argazkia: L. Rico


2019ko aurrekontu orokorrak onartu nahian dabil Podemos, eta horretarako Pedro Sanchezekin bildu ez ezik, beste alderdi batzuekin ere hitzartu da Iglesias. Lledorenseko espetxean izan zen ostegunean, ERCren buru den Oriol Junquerasekin eta Puigdemont presidente ohiarekin ere telefonoz egin zuen berba, besteak beste.

Atzo, Gasteizen, Urkullurekin batzartu zen Podemosen burua, haiekin ere Lander Martinez izan zen, Elkarrekin Podemosen idazkari nagusia EAEn. 2 orduko elkarrizketa izan zuten hirurek Iglesiasen lehen bisitaldi ofizialean Ajuria Eneara.

"Beharrezkoa da Rajoyren zetsura mozioa aurrera atera genuenok biltzea eta akordioak lortzen saiatzea, elkarrizketak eta elkarlanak bultzatzen baditugu, akordioak posible izango dira", esan du Iglesiasek. Osterantzean, politikan "bira autoritatioa" izango dela azaldu du alderdi morearen buruak, PP, Ciudadanos eta azken asteotan indarra hartzen ari den Vox ultraeskuindar alderdiari erreferentzia eginez.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: