Filma, hirugarren eta sagaren azken kapitulua da. Zuzendari lanetan Brett Ratner aritzen da berriz ere. 2007an estreinatu zen eta aurreko zintetan bezala, Chris Tucker eta Jackie Chan dira istorioaren protagonistak.
Atal honetan, terrorista batek Han enbaxadorea hiltzen saiatu ostean, Carter eta Lee inspektoreak Parisera abiatzen dira Geneviève defendatzeko. Izan ere, emakume honek Triadak izeneko aliantza terroristaren liderren sekretuak dakizki, eta haren bizitza ere arrisku handian dago.



Espektazio asko, sari gutxi

Ratnerren film hau sari banaketa askotarako nominazioa lortu zuen, hala nola: "People´s Choice Awards, USA" (2008) "Pantailako bikote gogokoena" kategorian, "Teen Choice Awards" (2007) sarietan "Udako komedia/musikal onena" kategorian... Baina azkenean, zinta honek ez zuen saririk irabazi.
Pelikulan zehar barregura sortzen duten momentuak daude, baina askotan egiten diren txisteak ez dira gustu onekoak eta gainera, zailtasunak nabaritzen dira originalak izateko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: