"Rush Hour" pelikula ingelesez, 1998. urteko komedia da. Jackie Chan eta Chris Tucker aktoreek bizitza eman diote bi inspektore partikularrei. Enbaxadore garrantzitsu baten alaba bahitzen duenean Asiako mafia batek, bi inspektoreak elkarlanean aritzen dira umea salbatzeko.

Pelikula AEBko Los Angeles hirian gertatzen da, eta harrigarriena ez da trama edota filmaren kontestua, bi aktore protagonisten kimika baizik. Hasiera hasieratik ederki ulertzen dira, eta badirudi betidanik izan direla lagunak fikzioan eta errealitatean ere.

Brett Ratner zuzendariaren lan honetan aparteko akzioa, barreak eta tentsioa nahasten dira izugarrizko "mix"-a sortzeko. 

Nire ustez, oso gomendagarria da pelikula ikustea, publiko mota guztietarako zuzenduta dagoelako, eta gainera, 98 minutuko luzapena duenez, ez da astuna gozatzeko.

Aipatzekoa da ere, urte batzuk geroago bigarren partea (2001) eta hirugarren partea (2007) filmatu zirela, aurreko lanaren maila mantenduz.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: