Liburuaren portada
"Sararen giltzak" liburua Tatiana de Rosnayk idatzi zuen 2007an. Eleberri hau egitate errealetan oinarritzen da, zehazki, Frantzian okupazio nazia eman zenean. 1942ko uztailaren 17 eta 18an Frantzian Bigarren Mundu Gerran egon zen sarealdi handiena bizi izan zen. Poliziak 13.000 judutar atxilotu zituen eta ondoren Auschwitzera bidali. Liburu honetan ekintza hauek lantzen dira lehenengo pertsonatik eta irakurleak hunkituko ditu.

Eleberri honetan oraina eta iragana nahasten dira, beraz ez da orden kronologikoa jarraitzen. Sara eta Juliaren istorioa kontatzen da. Paris, 1942ko uztaila. Naziek 13.000 judutar atxilotzen dituzte Parisen. Polizia Sararen etxera sartzen dira eta Sara eta gurasoak eramaten dituzte. Neskatxoak joan aurretik bere anaia sartzen du armairu batean, itzuliko dela zin egiten dio. Sarak armairua itxi eta berarekin erameten ditu giltzak. Poliziak Starzynski familia eta gainontzeko judutarrak Neguko Belodromora eramaten ditu, eta bertan bost egun gogor pasa urik eta janaririk gabe. Etorkizuna okertuko da Auschwitzera bidaltzen dituztenean. Paris, 2002ko maiatza. Julia Parisen bizi den kazetari amerikar bat da. 60 urte betetzen dira Parisko salealdi handitik eta Juliak horren inguruko erreportai bat egin behar du. Hasieran, Juliak ez daki zer den "Vel d'Hiv". Ikertzen hasten da eta berehala hunkitu eta beldurtu egiten da gertatu zenaz konturatzean. Honek Starzynski familiaren istorioa ikertzen du eta espero ez duenaz ohartzen da. Ikerketak Tezak familiarengana eramaten du, bere senarraren familiarengana.

Liburu honek hasiera hasieratik hunkitu ninduen. Tatiana de Rosnayk lortu egiten du irakurlearen eta protagonisten arteko konexioa betetzea. Sararen istorioa gogorra da eta egitateak tristeak dira, baina neskatxak helburu argi bat du: neba armairutik atera eta askatu nahi du. Askea izatea lortuko du? Neba aterako du armairutik?. Misterio honek irakurlearen harreta mantentzen lagunduko du. Bi egunetan irakurri nuen liburu hau amaieraren bila, Sararen eta nebaren egiaren bila eta Starzynski eta Tezak familiaren arteko konexioaren bila.

Gainera, egileak egoki eta interesgarri batean kontatzen du "Vel d' Hiv", ahaztuta geratu den sarealdi nazia. Protagonista horren biktima denez, irakurleak zuzen zuzenean sentitzen ditu gertaerak eta horrekin hunkitu. Bi istorio nahasten direnean beti gertatzen da bat bestea baino gustokoagoa izatea. Nire kasuan, Sararen istorioa interesgarriagoa da, hala ere, Juliaren papera liburuan ezinbestekoa da. Iragan eta orainaren nahasketak irakurleak liburua ez askatzea ahalbidetzen du.

Sararen giltzek askatasunaren atea irekiko dute?

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: