Akordio honi esker debekatuta geratu zen irismen ertain eta luzeko misilen produkzio, jabetza eta froga jaurtiketak. 1987tik egon da indarrean ituna, Gorbachovek eta Reaganek sinatu zutenetik


Argazkia: EiTB-ri esker

Presidente amerikarrak bere estatua aterako du Errusiarekin indarrean duen Irismen Ertaineko Indar Nuklearraren Itunetik (INF), pasa den larunbatean Elkon (Nevada, AEB) ospatu zen kanpainia ekitaldian iragarri zuenez. Errepublikarrak Putinen gobernuari leporatu zion ituna bortxatu izana, eta baieztatu zuen errusiarrek eta txinatarrek arma nuklearrak sortzen eta edukitzen dituztela, eta ondorioz estatubatuarrek ere arma nuklearrak sortzeko eta edukitzeko eskubidea dutela.

Zenbait estatubatuar hedabideen arabera, Estatu Batuetako gobernuko segurtasun nazionaleko aholkularia den Jhon Boltonek bultzatu egin du Donald Trump erabaki hau hartzera. Bolton jaunak estatu amerikanoaren konpromezua goraipatu du: “Gu izan gara akordioa bete eta errespetatu duena, baina zoritxarrez Errusiak ez du errespetatu. Hortaz ituna deuseztatuko dugu”.

Estatu Batuak Txinak eta Errusiak sortu dituzten arma nuklearrak sortu behar dituela iragarri du Trumpek. Arma nuklearren produkzio berria ekiditeko ekialdeko estatuen kolaborazioa eskatu du errepublikarrak: “Errusia, Txina eta gainontzeko estatuak guregana etortzen ez badira eta esaten ez badigute 'jakintsuak izan gaitezen eta ez ditzagun arma horiek sortu' guk arma nuklearren ekoizpenari ekingo diogu”.

Estatu Batuetako segurtasun nazionaleko aholkulariak bidai ofiziala hasi zuen larunbatean eta Errusia, Azerbaijan, Armenia eta Georgian izango da. Mosku izango da Boltonen lehenengo helmuga. Bertan Vladimir Putinen gobernuko goi-karguekin elkartuko da; besteak beste Errusiako Kanpo Arazoetako Ministroa den Sergei Lavrovekin eta Errusiako Segurtasun Kontseiluko idazkaria den Nikolai Patrushevekin.

Moskuk bere burua defendatu du esanez ez duela ituna bortxatu eta amerikarrak salatu ditu adieraziz akordioa ez dutela betetzen. Otsailan Errusiako Kanpo Arazoetako Ministerioak azaldu zuen Moskuk bakarrik kontsideratuko zuela arma nuklearren erabilpena baldin eta arma atomikoak edota suntsipen masiboko armak erabiltzen baziren Errusiaren aurka, edo errusiar nazioaren biziraupena mehatxuan jarriko lukeen eraso bat egongo balitz.

Estatu Batuak ez bezala, Errusiak arazoaren garrantzia ulertzen duela esan du Sergei Riabkovek, Kanpo Arazoetarako ministro ordeak. Bere esanetan Estatu Batuak ez zuen arrazoirik Errusiari leporaketa hori egiteko eta Trumpen gobernuak modu gordin batean jarduten jarraitzen badu, Riabkovek Washington mehatxatu du azalduz AEBk horrela jarraituz gero erantzun bat ematera derrigortuak ikusiko direla, eta nahiz eta ez duten nahi erantzun militarrik eman, aukera hori airean utzi du.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: