Twitterrek, t.co izeneko esteka laburtzailearen sistema dauka, URLen luzeera laburtzea ahalbidetzen duene, horrela tuit batean karaktere kopurua gutxiagotuz. Sistema honek zalantzak sortu ditu, ez baitirudi adituen ustez, metodo guztiz gardena. Hori dela eta, Twitterrek ikerketa bati aurre egin beharko dio, helburu bezala sare sozial honek sistema horren bitartez jasotzen dituen datu guztiak biltzea duena.

Ikerketa Michael Veale, Erresuma Batuko irakasle bati esker hasi zen. Izan ere, irakaslea, aurreko maiatzetik Europar Batasunean indarrean dagoen RGPDaz baliatu zen (reglamento general de proteccion de datos) Twitterrek irakasleaz zituen datu guztiak eskatzeko.

Michael Vealek bere datuak eskatu zituenean, sare sozialak ziurtatu zion ez zituztela daturik jasota URL laburtzaile sistemaren bitartez. Erantzun honek ez zuen irakaslea guztiz konforme utzi eta Erresuma Batuko pribatutasunaren erregulatzaileekin kontaktuan jarri zen.

URL laburtzailearen sistema, tuit batean espazioa aurrezteaz gain, malwarearen aurka egiteko tresna bezala balio du, baina baita audientziak ikuskatzen dituen web-orrialdeen gaineko datuak lortzeko ere. Ikerketaren helburua, Twitterrek RGPDak imposatutako betebeharrak bete dituen aztertzea da Michael Vealen eskaerari esker.

Argazkia: NurPhoto

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: