Herriaren Jauregi Handian izan dute bilera bi herrialde asiarren Lehen Ministroek. Eskualdearen egonkortasuna lortzea dute xede

Argazkia: La Vanguardia-ri esker


Txina eta Japoniaren arteko harremanak hobera egin du, Li Keqiangek eta Shinzo Abek eduki zuten bilera baten ostean. Txinako eta Japoniako Lehen Ministroek pasa den ostiralean izan zuten bilera eta zenbait akordio sinatu zituzten, gehienak ekonomia eta finantza arloan.

Shinzo Abe mila enpresarirekin elkartu zen, foro batean, hirugarren estatuetan Txina eta Japoniaren artean kooperazio lanak gauzatu ditzaten. Gutzira, bi herrialde asiarrek 500 akordio inguru sinatu zituzten, gehienak ekonomia eta finantza arlokoak izanik. Abek adierazi zuen helburu eta erantzukizun komunak dituztela eskualdearen egonkortasuna bermatzeko.

Txinak eta Japoniak sinaturiko akordioen artean aurkitzen da bi estatuetako monetaren trukaketa bultzatzea, 2012. urtetik geldituta egon dena, Japoniak Txinako Ekialdeko itsasioan dauden Senkaku irlak nazionalizatu zituenean. Irla hauek Txinak bere lurraldetzat hartzen dituenez, Tokiok aurrera eramandako neurri horrek bi estatuen harremana etetea suposatu zuen. Itsas istripuak egotekotan bi herrialdeen kooperazioa ere bermatzen da sinaturiko akordioetan, besteak beste. Hala ere, Abe kezkatua agertu zen Senkaku irlen subiranotasunaren eta errekurtso naturalen ustiapenaren inguruan. Japoniako Lehen Ministroak adierazi zion Li Keqiangi irlen inguruan egonkortasunik ez egotekotan, bi estatuen arteko harremanak ez zuela guztiz onera egingo.

Shinzo Abek etorkizun “bikaina” espero duela azaldu zuen bien arteko harremanen inguruan. Egun komertzioaren alorrean kideak dira txinatarrak eta japoniarrak, eta euren harreman ekonomikoak 265.000 milioi euro inguru mugitzen ditu urtero. Txinako Banketxe Popularrak eta Japoniako Banketxeak ere akordio bat sinatu zuten euren arteko lankidetza eta egonkortasun finantziarioa bermatzeko. Abek Japoniak eta Txinak pairaturiko hurbilketa goraipatu zuen: “Lehiakideak izatetik lankideak izatera igaro gara. Bi estatuen arteko harremana etapa berria batean sartzen ari da eta Txinako Lehen Ministroarekin gogoz lan egiteko prest nago gure arteko harremanak hobera egin dezan”.

El País egunkariak argitaratu zuenez, bi herrialdeen hurbiltze estrategiak zerikusia izan dezake Donald Trump presidente amerikarraren nazioarteko estrategiekin. Izan ere, Estatu Batuen nazioarteko neurri ekonomiko eta komertzialen ostean Txinak arazo handiak jasan ditzake. Japonia, ordea, AEBetako aliatu nagusienetariko bat da Asiako kontinentean, eta Trumpek bere babesa kendu diezaioke Tokiori. Hortaz, nazioarteko politika independenteago bat burutzen ari da Japonia, Estatu Batuen beharra ez izateko, egunkari espainiarraren arabera.

Pekin eta Tokioren arteko bileran ez zuten ekonomiaren inguruan soilik hitz egin. Ipar Korearen desnuklearizazioaren eta egoera ekonomikoaren inguruan ere mintzatu ziren. Abek esan zuen Japoniak Ipar Korearekin dituen harremanak normalizatzen saiatuko dela. Bi herrialdeetako buruzagiek onartu zuten interesatzen zaiela bien artean epe luzerako harreman ona mantentzea, eskualdearen ongizaterako. Gainera, batak beste ez duela erasotuko edo mehatxatuko adierazi zuten Lehen Ministroek.

Lehenengo aldia da azkeneko zazpi urteetan Japoniako gobernuko buruzagi batek Txinako lurraldea zapaltzen duela bilera diplomatiko batean parte hartzeko. Japoniako Lehen Ministroak Txinako presidentea den Xi Jinping gonbidatu du Japonian ospatuko den G-20aren goi-bilerara. Abe, gainera, Nerendra Modirekin elkartuko da bihar, Indiako presidentearekin, Txinak Asian duen pixuaz eztabaidatzeko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: