WhatsApp mundu osoan gehien erabiltzen den berehalako mezularitza aplikazio da, eta espainian, mugikor baten jabe diren erabiltzaile guztiek, egunero gehien erabiltzen duten aplikazioa ere bada. Etorkizun hurbil batean zenbait berritasun izango ditu, nahiz eta oraindik ez jakin data zehatza.

WhatsAppek bi bide garatu ditu erabiltzaileak nahi izan ezkero notifikazioak ezkutatu ahal izateko. Isiltasun modua aktibatu ezkero, aplikazioaren ikonoan, bai iOS zein Androiden, ez ditu mezu berrien zenbakia ikonoan islatuko.

Aplikazio ezagun honek “opor” modua ere sortu du, nahiz eta ez jakin noiz egongo den eskuragai. Konpainiak esan duenez, etorkizun luzeago batera begira dago planifikatuta bigarren berrikuntza hau. Isiltasun bertsiotik oso desberdina da eta honen funtzio esanguratsuena txat bat artxibatzeko eta ezkutuan mantentzeko aukera ematea da. Hau da, talde batean egon ezkero ez da beharrezkoa izango taldetik irtetzea berriak ez jasotzeko.


Funtzio hauetatik at, WhatsApp eztabaida askoren erdigunean egon da azken aldian berri faltsuen aurrean izandako jarreraren ondorioz.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: