Gaur, urriaren 12an Espainiako Egun Nazionala izateaz gain Pilaritate Eguna da baita, Zaragozako patroia dena 1642ko maiatzaren 20tik. Nahiz eta bertako jaiak amaitzeke dauden, gaurkoa egun berezia da beraientzat; patroiari lorez beteriko jantzi bat egiten diotelako bertara hurbiltzen diren taldeek ematen dizkieten lore eskaintzekin.

Autoreak: C. Ivars/ Raquel Labodía/ Oliver Duch

60 urte betetzen dituen tradizio honek goizeko 6:45ean izan du hasiera, iaz baino 15 minutu lehenago, Zaragozako plazan bukatzen duen desfile batekin. Ohikoa den moduan Don Jaime I eta Alfonso Iaren kaleak beteta egon dira eta horrek desfilea 15 minutu atzeratzea eragin du. 


Autoreak: C. Ivars/ Raquel Labodía/ Oliver Duch/ A. Navarro

Autoreak: C. Ivars/ Raquel Labodía/ Oliver Duch/ A. Navarro

771 talde dira loreen eskaintzan parte hartzen ari direnak, iaz baino 67 talde gehiago. Horrez gain 80.000 pertsona igaro dira orain arte eta askoz gehiago espero dira. Urtero egiten duten moduan, aurten ere herrialde gonbidatu bat eduki dute, Bolivia hain zuzen; baina taldeen artean 16 beste herrialde batzuetakoak izan dira Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Errumania, Kolonbia, Paraguai edota Nikaragua besteak beste.         
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: