Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraldeko Institutuak (NOPL) egindako txostenak adierazten duenez ia 400 pertsona dira birikietako minbiziz diagnostikatzen direnak urtero eta horietako 300 hil egiten dira. Horrez gain, 65 urtetik beherako emakumezkoen kasuak igo egin direla adierazten du. 


Egilea: Unai Beroiz

Biriketako minbizia heriotza eragiten duen zergatietako lehena da 75 urte baino gutxiago daukaten gizon eta emakumeen artean, 190 hildako eraginik 2016an. Gizonen artean 4 hildakoetatik 1ek jasan du. Emakumezkoen artean, birikietako minbiziz hildakoen kopuruak bularreko minbiziaz hildakoak berdindu ditu eta, seguruenik, gainditu egingo ditu datozen urteetan; Europako hainbat herrialdeetan eta AEBn gertatu den moduan. 

Nafarroako gizonen birikietako minbizien kopurua Europan dagoen batezbestekora iristen da, emakumezkoen kasuan beheraxeago gelditzen da. 

NOPLek egindako txostena Nafarroan Osasuna web gunean dago eskuragarri.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: