Azaroaren hogeita bostean, igandea, Zurich Donostiako Maratoiaren 42. edizioa ospatu zen. Parte hartzaileak Anoetatik ateratzen dira eta Anoetako miniestadioan bukatzen dute. Maratoiaren parte hartzaileak 42 kilometro egin behar dituzte korrika.

David Kiprono Metto, Keniako korrikalaria, izan da maratoiaren aurtengo garailea. 2 hordu 11 minutu eta 10 segundoko denbora lortu du korrikalariak. Gizonezkoen kategorian lehia handia egon da. 30. kilometrorarte mailako atleta afrikarrak erritmo berdinean joan dira, baina ondoren Mettok erritmoa handitu du sekulako marka lortuz. Bigarren lekuan Noah Kangogo Kipsoi keniarra, 2h12:33, iritsi da, eta hirugarren postuan, aldiz, Haimanot Mateb Muluneh 2h13:10.

Emakumezkoen lasterketan Chaltu Negesse Chawo, Etiopiako korrikalariak, ez du aurkaririk izan. Anoetako miniestadioa iristeko 2 hordu 25 minutu eta 23 segundu behar izan ditu korrikalariak. Bigarren postuan Eilidh Bell, 2h44:58, iritsi da, eta hirugarren postuan, aldiz, Cécile Kempf 2h52:25.

Argazkia Zurich Maratoiari esker zuei berenganatua

Argazkia Zurich Maratoiari esker zuei berenganatua

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: