Julia Navarro da liburu honen egilea. Eleberri honetan gai ugari lantzen dira: errua, mendekua, kontzientziaren pisua eta jarraitzen gaituzten mamuez eta hauek erabakiak baldintzatzen dituztela. Fernando da protagonista, errepublikar errepresalitu bat. Honek Gerra Zibilaren ondorengo Espainia uzten du Catalina eta Eulogiorekin. "Normait akabatu ondoren inor ez da lehen zen bezalakoa izaten". Hiru pertsonaiek haien sekretuen esklabo izango dira.

Denboraren gizonak

Liburu honen egilea Eva García Sáenz de Urturi da. Hiri zuriaren eleberriaren hirugarren liburua da. Berriz ere, Unai Lopez de Ayalak helburu berri bat du: hiltzailea aurkitu. Oraingoan, hilketek Erdi Aroko modus operandi batekin zer ikusia daukate. Esate baterako, “Denboraren gizonak” liburuan deskribatzen diren hilketen berdin berdinak dira. Liburuaren ordena ez da kronologikoa, bi denbora nahasten dira: Gasteiz 1192an eta 2019an. Oraingo biktimak Espainiako euliaren pozoiarekin hil dira, eta erreka batean agertzen dira txakur, oilo, katu eta suge batekin. Unai Lopez de Ayalak bere iraganarekin zer ikusi handia duen gauza baten berri izango du, eta bere familia eta bizitza aldatuko zaio.

Erregeak jaso

Eduardo Mendozak arrakasta lortu du liburu honekin. Rufo Batalla eleberri honen protagonista da eta egunkari baterako printzearen ezkontzaren inguruan idatzi behar du. Honekin adiskidetasuna izango du eta Espainia frankista txiki geratuko zaio. Horregatik New York-era joango da diru gutxirekin. Bertan 60. hamarkadako fenomenoen lekuko izango da: mugimendu homosexuala, arraza berdintasuna, feminismoa, kultura mugimenduak, etab.



Jeff Kinneyk txikitxoen artean gustokoena izatea lortu du. Greg, protagonista, beti nahi izan du handia izan. Baina orain handia dela, benetan merezi du? Festen arazoetan, errespontzabilidade gehiago, aldaketa fisikoak… Eta arazo guztiei aurre egin beharko dio bere lagun Rowley gabe.

Komendadorearen heriotza

Haruki Murakamik pentsatzeko liburu batekin lortu du arrakasta. Tokioko erretratista bat Japoneko iparraldera joaten da bizitzera, baso bateko etxe isolatu batera. Etxe horretan hainbat zarata entzuten ditu eta azkenan ganbara bat aurkitzen du, atean "komendadorearen heriotza" jartzen duena. Hau irekitzean beste mundu bat ikusten du: Mozarten Don Guiovanni lana, erretratu baten enkargua, nerabe bat eta, noski, komendadorea. Eleberria laberinto bat bihurtzen da, non irakurleak ez du ezer ulertuko eta adi egon beharko da. Erantzunik gabeko galderak etorriko zaizkio burura.

Patria

Fernando Aramburuk Euskadik ETAren testuinguruan bizi izandakoak gogora ekartzen ditu. ETAk armak utziko dituela aditzera ematen du, eta Bittori hilerrira doa. Terrorista taldeak bere serrara hil zuen eta iraganeko etxera itzuliko dela esatera doa. Bertan dagoela, arazo eta gatazkak hasiko dira. Bere bizilagun Mirenekin batez ere, bere seme Joxe Mari kartzelaratu baitzuten. Eleberri honek barkamenaz eta ahaztearen zailtasunaz hitz egiten du.

Sabotajea

Arturo Perez Rebertek iraganera itzuliko gaitu. 1937. Lorenzo Falkok beste misio bat du eta Gerra Zibilean dagoen Espainia utziko du Parisera joateko. Pablo Picassok margotzen ari duen Guernica ez iristea Erakusketa Unibertsalera, izan ere, bertan errepublikak babes internazionala bilatzen ari du. Hainbat gai lantzen dira: artea, musika, negozioak, intelektualen bizitza, errefuxiatuena eta aktibistena, etab. Falkok bere ideien arteko liskarrei aurre egin beharko die.

Erantzun motzak galdera handiei

Stephen Hawking hil aurretik liburu hau idazten zebilen, bertan hainbat galdera planteatzen dira erantzunekin. Hauek arlo akademikoaren inguruan eta beste hainbat gauzen inguruan dira. Gizakion erronkak, norantz goaz ondoren, etab. 

Nire begien tinta

Aitana Ocañak ez du soilik arrakasta lortu musikarekin, atera berri duen liburuak salmenta asko lortu ditu. Liburu honetan ilustrazioak eta testuak tartekatzen dira. Bertan artistaren esperientziak, sekretuak eta berak egindako ilustrazioak aurkitu ditzakezu.

Istorio bat merezi duten amaierak

Albert Espinosak kotakizun asko idatzi ditu liburu honetan. 3-8 orriko kontakizunez osatutako libirua da. Hauek pentsatzera eramango zaituzte, irri eta negar egitera, hunkitzera... Agertzen diren pertsonai guztiak Espinosaren ingurukoak dira, berak deitzen dituen moduan "pertsona horiak". Istoriotxo hauek pelikula baten modukoak dira, horregatik bakoitzak poster bat du. Posterrak istoria horien filmaren kartelak dira. 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: