Arteagako gaztelu ederra Urdaibaiko erreserbaren bihotzean kokatuta dagoen Nafarroako defentsa gaztelua izan zen. Eraikina kareharriz eta marmolez egindako dorre neogotiko ikusgarria da.

 Argazkia: castillodearteaga.com webguneari esker

XIII. mendetik hona leku berdinean egon arren, egungo eraikina Couverchef eta Ancelet arkitekto frantsesek osatu zuten 1856an Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo enperadore-enperatriz frantsesen aginduz; izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusiek beraien seme Eugenio Bonaparte jatorrizko bizkaitar gisa izendatu zutela eskertzeko dorrea berreraikitzea erabaki zuten.

Horrela, Erdi Aro berriko jauregia eraiki zuten Gautegiz-Arteagan, Frantziako arkitektura gotikoan oinarritutako dorre neogotiko dotorea. Estilo neogotikoa nabarmena da arku itsu eta bao bikoitzetan; baita eraikin barruko apainketetan ere.

Egun, ostalaritzarako egokituta dago Arteagako gaztelua, eta hortaz, haren logela ederretako batean ostatu hartu eta jatordu paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen du, jatorrizko ezaugarriak modu dotorean mantendu dituen ingurune ederrean.

Bideoa: Eider Lopezen kanalari esker

 Bideoa: Thor God kanalari esker
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: