Instalazioetan egingo diren berrikuntzengatik, Biarritzeko aireportua itxita egongo da 2019ko otsailaren 3tik 2019ko martxoaren 4a arte. Denbora tarte horretan pistak berrituko dituzte eta baita handitu ere. Hala ere, aireportuko aparkalekua, autobus geltokia eta alokatzeko autoen guneak irekia jarraituko dute. Terminala da guztiz itxita egongo dena publikoarentzako.
Eskerrik asko Diario Vasco argazkiarengatik

Aireportu honek 100.000 bisitari  izaten zituen hilabetero. Hortaz, jende askori eragiten dion albistea da. Martxoaren 4tik aurrera instalazio berriekin eta pista handiagoarekin jende gehiagoren bisita jasoko du Biarritzeko aireportu honek.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: