36 urteko iruindar batek bizia galdu zuen atzo Oloritzen, gidatzen ari zen scooterrak edukiera handiko kamioi baten aurka aurrez aurre talka egin ondoren. 

Egilea: Diario de Noticias de Navarra
Istripua arratsaldeko 17:58ak aldera gertatu zen N-121, Iruñea-Tudela errepideko 22,1 kilometroan. Nafarroako Foruzaingoko Ikerketa eta Argiketa taldeak, zein istripua ikertzen dabilen, adierazi duenez Ionel Siposek, scooterraren gidaria, edukiera handiko kamioia zebilen erraila inbaditu zuen bien arteko talka eraginez. Scooterrak su hartu zuen talkaren ondoren Siposen gorputzean eraginak utziz; kamioiak ere kalte materialak izan zituen baina gidaria osorik irten zen. 

Sipos pertsona ezaguna zen Iruñean, Tenis Elkarteko atezaindegian lan egiten zuelako duela 6 urtetik. 

Nafarroako lurraldean auto istripu batean hil den 32.pertsona da, motorra gidatzen zutenetatik 5.pertsona.             
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: