Zazpi palestindar hil direla salatu dute funtzionario palestinarrek Gazaren aurkako bonbardaketaren ostean. Zazpi horien artean, Hamás taldeko bi komandante zeuden.
Hildakoak klinika batean. Argazkia: Aljazeera-ri esker.

Erasoak Israelek hasi zituen, Hamás mugimenduko komandante bat akatzeko helburuz. Israeldarrek mugimenduan zegoen auto batetik hasi zuten erasoa, Hamás taldeko kide armatu batzuen aurka. Erasoaren ondoren palestinarrek autoa jarraitu zuten, eta jarraipen hori zela eta Israelgo abiazioak bonbak jaurtitzeari ekin zion.

"Tiro-truke" bezala kalifikatu dute FDIek (Israelen Defentsarako Indarrak) bart gauean jazotakoa.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: