Duela 7 urte La Maravillosa Orquesta del Alcohol taldea sortu zen Burgosen. Gaur egun, La M.O.D.A. akronimoarekin identifikatzen du jendeak batez ere.

Argazkia: elrescatemusical.com-i esker
Pixkanaka pixkanaka, eta azkeneko urteotan egindako lanaren ondorioz euren izena gero eta gehiago agertzen hasi da hedabideetan. Iaz, euren laugarren diskoa kaleratu zuten: Salvavida (de las balas perdidas). Album honetan giza emozioen barne munduan aurki daitezkeen beldurrak zein ametsak azprimarratzen dira, beti ere, askatasun pertsonalaren bidea jomuga izanda. 

Aurten, Ni un minuto más (7:47) izeneko EP-a atera dute. Iazkoa musika nafarraren panoraman azkeneko hamarkadako gauza zoragarrienetakoa izateak  aurtengoa zentzugabetasunera eraman du, ezer gutxi helarazten baitu. Bidea ez da batere gauza erraza, eta ezin dira erlaxatu. 

Beheko bideoan, La M.O.D.A.-k Silvio Rodriguez kantautore kubatarrari "cover" moduan egindako omenaldi txiki bat uzten dizuet:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: