Araba hegoaldean kokatutako Eskuernaga udalerrian Candido Besa upategiarekin egiten da topo. 1940. urtean ardoa egiten hasi baziren ere, 1975. urtera arte ez ziren hasi Candido Besa izeneko ardoa komertzializatzen.

Argazkia: candidobesa.com webguneari esker

10 hektarea mahasti dituen upategia da eta bertan, 20 eta 120 urte arteko mahastiak daude. Batez ere, tempranillo (%90) eta "viura" (%10) barietateak erabiliz ekoizten dute beraien ardo berezia. 

"Beratze karbonikoa" deituriko prozesuaren bitartez elaboratzen dute ardoa. Hartzidura alkoholikoa egin eta gero mahatsa zapaltzen dute, betidanik egin izan den bezala. Fruta zapore eta aroma handiko ardoa lortzen dute, Arabar Errioxako betiko urteko ardoa.

Arabako Errioxako ardogintza tradizionalaren sekretuak ezagutu nahi izanez gero, upategiko ateak zabalik daude. Bisitak euskaraz zein gazteleraz eskaintzen dituzte. Gainera, bisitaren modalitate desberdinak eskaintzen dituzte:
  • Bisitaldiaren prezioa: 10€ pertsonako. Bi ardoren eskaintza barne.
  • Dastatzea bisitarik gabe: 10€ pertsonako. Hiru ardo eta pintxoa.
  • Mokadutxoak eta ardoa: 15€ pertsonako (bisitarik gabe).

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: