Britainia Handiko prentsak lotsagarritzat hartzen du irlen eta Espainiaren arteko akordioa

Argazkia: Berria-ri esker

Gibraltarren inguruko akordioa itxi du Madrilek Britainia Handiarekin. Espainiako presidentea den Pedro Sanchezek Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearekin izandako telefono dei baten bitartez erabaki du Espainiak Brexitari betoa altsatzea. Ordu biak aldera egon dira hizketan Sanchez eta Tusk presidenteak, Europar Batasuneko iturriek adierazi dutenez. Jarraian Donald Tuskek ofizialki deitu du eurpar goi-bilerara, zeinetan berretsiko den Britainia Handia Europar Batasunetik irteteko akordioa eta Brusela eta Londonen arteko etorkizuneko politika adierazpena.

Europar goi-bilera bihar ospatuko da, Bruselan. Bertan, Europar Batasuneko 27 kideek beraien baietza emango diote Brexitaren inguruko lehenengo zirriborroari, Espainiak Britainia Handiarekin egoera desblokeatu ostean. Madrilek eta Londonek adostutakoaren arabera, behin Britainia Handia Europar Batasunetik ateratzean, Gibraltarren eta Bruselaren harreman politikoa, juridikoa eta geografikoa Espainiatik igaroko da.

Brexita gauzatzen denean, Europar Batasunak Gibraltarrekin hitzarmenen bat egin nahi badu, Britainia Handiarengandik banatuta egon beharko da. Gibraltarrekin eta Britainia Handiarekin akordioak egitea ez da gauza bera izango. Gibraltarrekin harremanak adosteko, lehendabizi Espainiak bere oniritzia eman beharko du. Bruselak onartzen du, beraz, Espainiak izango duela azkeneko hitza Gibraltarren inguruko harremanetan. Pedro Sanchezek historikotzat hartu du bere gobernuak lortutakoa: “Politika adierazpen komun bat lortu dugu, historikoa dena, idatziz bermatzen duena Gibraltarren etorkizuneko harremana Europa mailan.” Theresa Mayk, ordea, adierazi du Britainia Handiaren jarrera Gibraltarren subiranotasunaren inguruan ez del aldatu eta ez dela aldatuko. 

Tuskek eta Sanchezek itundu dutenaren arabera, bihar Bruselan onartuko den zirriborroak adieraziko du Britainia Handiarekin hitzartutako harreman territorialetan ez dela Gibraltar kontuan hartuko. Europar Batasuneko 27 kideek onartu dute Britainia Handiarekin harremanak edukitzekotan, ez dutela Gibraltar kontuan izango eta konpromezu hau idatziz jasoko da Brexitaren inguruko zirriborroan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: