Arabako Errioxako mahats bilketa azken txanpan da. "Oparoa eta kalitate oso onekoa" dela dio sektoreak, baina alarmak pizten hasi dira geroari begira, "ez dagoelako lehiatzeko estrategiarik". Araex talde esportatzaileak uste du "benetako arazoak" iritsiko direla markak garatzen ez badira.

Argazkia: Justo Rodriguez

Errioxa sor markaren barruan kantitatearen bidez lehiatzen dira konpainia handi batzuk, izendapenaren norabidea erabakitzean pisu handiena dutenak, eta kalitatearen bidez aritu nahi dutenak aurrean eramaten ari dira. Arabako Errioxako upategi gehienak dira kaltetuenak. Bereiztea inoiz baino oinarrizkoagoa ikusten du sektoreak, baina susmoa zabaltzen hasi da azken urteotan etiketen bidezko desberdintzea ez ote den nahikoa izango.

Elvillarko Lar de Paula upategian, mahats usainaz lagunduta azaleratu ditu Ruiz de Galarretak sektorearen ajeak: "Ezin gara lehiatu ez litroetan eta ez prezioan. Ez dugu lur gehiago mahasti berriak jartzeko. Banaketa bide berriak jorratzea da gakoa, baina markak garatu behar dira; eta Arabako Errioxako marka komunetik abiatzea balekoa izan daiteke, baina premium eta supremium esparruetan ondo lehiatzen ez bagara, etorkizuna kezkagarria da".

Haatik, merkatuak altoa eman die prezio igoerei; %4 egin du behera fakturazioak urteko lehen erdian. Gaur gaurkoz iragarpen beltza egiten du: "Mahatsaren prezioa jaitsi egingo da, eta nekazariek gaizki pasatuko dute. Mahats kiloa euro baten truke salduko da. Bolumenaren bidezko lehia gailentzen ari da, eta horrek upategi eta mahastizain asko eramango ditu aurrean urte batzuetan. Munduko leku askotan gertatu da prozesu hori".

EAEko ardo esportazioek behera egin dute; izan ere, urteko lehen seihilekoan 95 milioi euro gutxiago saldu dura (%4,1) eta 27,2 milioi litro gutxiago (%6,3). Erkidegoen artean, EAE seigarrena eta zazpigarrena da balioan eta bolumenean. Ribera del Duero sor markaren bataz besteko prezioa, adibidez, dezente garestiagoa da. "Edo komertzial kaskarrak ditugu, edo markak ez ditugu behar bezainbeste bereiziak. Gure arazoa banaketa arazo bat da", dio Lar de Paula, Baigorri, Luis Cañas, Montebuena eta beste hainbat upategik osatzen duten taldeko zuzendari nagusiak.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: